Laburbirako film laburren proiekzioaren ostean, ohiko saioak berreskuratuko ditu hilabete honetan Dobera Euskara Elkartearen Zinea Euskaraz! egitasmoak. Gernika pelikula jarriko dute bihar, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Sandiusterriko aretoan. Sarrera debalde da, eta nahi duenak borondatea eman dezake.
Koldo Serraren pelikula
1936ko Gerra Zibilean kokatzen den maitasun-istorioa da Koldo Serra zuzendariaren pelikulak kontatzen duena. Teresa errepublikar prentsa-bulegoko langilea da, eta Henry ezagutuko du, kazetari estatubatuarra dena.