Kontzertua eta ate irekiak, eskolak

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 25a, 02:00

Bi zita jarri ditu Norberto Al­man­doz musika eskolak datozen egunetarako; ostiralean, 19:00etan gitarra klasikoko ikasleek kontzertua emango dute, eta maiatzaren 5ean (papereko edizioan gaizki atera da), 10:30etan ate irekiak egingo dira, haurrei zuzenduta. Bertan, ikasleek kontzertu bat emango dute, eta umeek instrumentuak probatu ahal izango dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!