Asteazkenean anbulatorio aurrean kontzentrazioa egin zen, beste hainbat herritan bezala, Astigarragan ere, Zubietako erraustegiaren aurka. «Osasunarekin lotutako albisteek alarma piztu dute», besteak beste, ikusi delako «baimendua dagoela 12 sustantzia toxiko oso larri isurtzea muga eta kontrolik gabe». Obra gelditu, osasuna bermatu eta eztabaida publikoa sustatzea eskatzen dute, eta «oso larritzat» jo dute «informazio hau guztia ezkutatzea».