Larunbatean egingo da txirrindularitzako Astigarragako IV. Sari Nagusia, Txirrindagan Txiki, eta boluntarioak behar dira. Horregatik, prest daudenek izena eman dezakete Gerizpe okindegian eta kiroldegian jarritako zerrendetan.
Mundarroko Txirrindulari Taldeak eta Astigarragako Herri Eskolak antolatzen duten lasterketa honetan alebin eta infantil mailetako gaztetxoek hartzen dute parte. Herriko erdigunean jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan hasita.