Zazpigarren dijoa Mundarro sailkapenean, eta beste 9 talde atzetik baditu ere, puntu gutxiko tartea dago denen artean, eta maila mantentzea jokoan dauka oraindik. Hala ere, ez zen hori nabaritu asteburuan, Trintxerperen kontra etxean jokatutako partiduan.
Bina berdinduta bukatu zen partidua, baina Trintxerpe izan zen zerbait jokoan zuela erakutsi zuen bakarra; aurreneko zatian eroso aritu ziren, eta gol bateko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian jokoa hobetu zuten etxekoek, eta bi eta batekoa lortu. Baina orduan, erlaxatu, eta berdinketa lortu zuen Trintxerpek.
Asteburu honetan kontzentratuago aritu beharko dute, Ostadarren kontra.