Atsegindegiren itxitura aldatzea da 2018ko aurrekontuetako inbertsioetako bat, eta horretan lanean ari da dagoeneko Udala.
Estalpea berritzeko proiektua landua daukate dagoeneko, eta bihar aurkeztuko dute jendaurrean. Horretarako, proiektuaren nondik-norakoen berri emateko, bilera irekia egingo dute bihar, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biteri kultur etxean.
Jakinarazi dute herritar orori irekia izango dela, eta bertan izango dela Ibon Salaberria arkitektoa. Berak emango ditu lanaren inguruko azalpenak, eta proposamenak jasoko ditu, hobetzeko.