Berriro ere Bertso Gutiziekin gozatzeko aukera izango da aurten, Kronikak antolatuta, eta Insalusek babestuta; apirilaren 20an, bertsotan ariko dira Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi, eta gai-jartzaile ariko da Amaia Agirre, Basque Culinary Centerren, 19:00etan hasita. Ondoren, bertako ikasleek prestatutako jakiekin gozatu ahal izango da.
Sarrerak salgai daude 22 euroan, Ikatza tabernan; eta bazkideentzako Kronikan, 20 euroan. Autobusa jarriko da saioa bukatutakoan Hernanira bueltatzeko, eta hartu nahi izanez gero, izena eman behar da Kronikan.