Sagardoa eta txakolina, apirila ondo bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 14a, 02:00

Bi zita jarri ditu Umore Ona elkarteak, apirileko azkeneko astebururako. Api­rilaren 27an, ostiralarekin, Etxeberria sagardotegira joanen dira, bertako sagardoa probatu eta afari bat egitera. Iluntzeko 20:30etan jarri dute zita, sa­gardotegian bertan, baina izena eman behar da.

Horretarako, elkartean bertan eta Goizuetako tabernetan daude zerrendak, eta azkeneko egunera arte izanen da aukera, apuntatzeko.

Bigarren zita, berriz, hurrengo egunean jarri dute, apirilaren 28an, larunbatarekin. Eta horretan, txakolina izanen da protagonista. Izan ere, txakolin dastaketa antolatu dute, Umo­re Ona elkartean bertan. Eguer­diko 12:30etan hasiko da, eta bost upategitako txakolina dastatzeko aukera izanen dute, bertaratuek.

Parte hartu nahi duenak, elkartean eta herriko tabernetan dauzka apuntatzeko zerrendak, eta apirilaren 25era arte dauka aukera. 10 euro izanen dira, eta prezioan sartzen da, nahi adina txakolin, eta hamaiketako ederra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!