Gaur hasiko da Berria Txapelketa, eta Hernaniko frontoian jokatuko da, datozen bi hilabeteetan, igandero kanporaketa bat. Aurrenekoan, gaur bertan, Ortuellako Danok Lagunak taldea eta Azkoitia ariko dira aurrez aurre. 11:00etan hasita, hiru partidu izango dira; kanporaketa berdindua espero da.