2017an jaiotako auzotarrei ongietorria egingo zaie bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 21a, 02:00

Aurten ere ez diote huts egingo ereñotzuarrek, du­e­la sei urte berreskuratutako ohiturari: bi­har ospatuko dute Atsolorra, 2017an jaiotako haur ereñotzuarrei ongietorria emateko festa. 17:30etan ha­si­ta, Auzo Etxe­an izango da. Txalaparta ho­tsen artean, eta Idoia Arriola eta Kristiñe So­lanok la­gun­duta, guz­tiek abestuko di­tuzte kanta eza­gunak, ongietorri beroa ema­teko, iaz jaiotako ereñotzuarrei.
Aurten, gainera, Ruben Rosas ere izango da bertan, Atsolorrari buruzko dokumentala prestatzen ari dena, auzotarren testigantzak bilduz. Eta beti bezala, merienda eder batekin borobilduko dute festa, jaioberrien gurasoek eta auzotarrek prestatutako jaki goxoekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!