Euskal dantzak, alaitasun iturri

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 23a, 02:00

Atzo bukatu zen Dantzari Festa, egun nagusiarekin. Euskal Herri oso­ko dantzariak bildu ziren Hernanin, herriko kaleak alaitzeko aurrena, eta Plazan, herritarrekin batera, dantza saio alaia eskaintzeko gero. Guztira, zazpi probintzietako 18 dantza talde izan ziren herrian, au­rre­ikusitako bi taldek huts egin baitzuten, eta azkeneko momentuan gehitu baitzen Lapurdiko beste talde bat, Itsaso herrikoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!