Ia 4,5 milioiko gerakinarekin itxiko du Udalak 2017 urtea, biharko plenoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 23a, 02:00

Bihar bilduko da Hernaniko Udaleko plenoa, arratsaldeko 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Guztira, 11 pun­tu izango dituzte lantzeko, eta horietako bi, dagozkio 2017ko aurrekontuaren likida­zio­ari. Aurrena, likidazioaren emai­tzaren berri emango dute. Positiboa izango da, eta ia 4,5 milioiko gerakina izango du: 4.449.706 euro Udalak, 64.140 eu­ro Ereñotzuk, eta 797 euro Zer­bitzu Sozialek. Hiruen ka­su­an, likidazioak betetzen ditu «egonkortasun eta finantza iraunkortasun irizpideak».
Udalak, 25.714.326 euroko aurrekontua izan zuen 2017an, eta sarreren %108a eta gastu­en %90a exekutatu ditu. Diru sarrerak haundixeagoak izan dira, «batez ere, enpresen zen­bait zerga likidatu direlako», azaldu dute. Eta gastu gutxi­a­go egitearen arrazoia da, «bes­te ur­­teetatik zetozen partida ba­tzuk doitu direla». Jaki­na­ra­zi dute, gainera, %4,36ko zorra duela Udalak (1.449.645 euro), «Gi­puz­koako udalerrien bataz­bes­te­ko­aren oso azpitik (%16,2)».

Gerakina, aurten proiektuak hobetu eta berriak gehitzeko
Eta plenoko hurrengo pun­tu­an eztabaidatuko du plenoak, zer egin ia 4,5 milioi euroko gerakinarekin. Udal Gobernu­a­ren proposamena izango da, 2018ko aurrekontuan txerta­tzea, dagoeneko jasota dauden hainbat proiektu hobetzeko, partidak haundituz; eta aurre­rago egingo diren beste zenbait proiektu berri bideratzen has­teko. Maiatzeko plenoan eman­go du horien berri.
Udal Gobernuak adierazi du, emaitza horrek islatzen du­ela, diru publikoa «zentzuz eta arduraz» kudeatzen ari dela, eta «sortzen diren baliabide guztiak herritarren beharrak asetzeko» erabiltzen direla.
Biharko plenoaren aurretik, Tokiko Gobernu Batzordea bil­duko da gaur, 09:00etan; eta Hi­rigintza eta Ingurumen Ba­tzordea bihar, 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!