Karabel eta Balantxa arteko tunela itxita, bihartik hasita hilabeteko epean

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 22a, 02:00

Hilabete batez egongo da itxi­ta, bihartik hasita, Karabel au­zoa eta Balantxa bidea lotzen dituen tunela; zehazki, maia­tzaren 21era arte, Hernaniko Udalak jakinarazi duenez.
Karabel kalean egiten ari di­ren obrengatik, trafikoa moz­tuko dute, trenbidearen azpiko tunela; bai oinezkoentzat, eta baita ibilgailuentzat ere.
Hori horrela, Balantxa bide­ko 1-5 zenbakidun garajeetara sartu edota ber­tatik atera behar duten ibil­gai­luek, Zinkoenea plazatik joan beharko dute. Ba­­lantxa bidetik pasa ahal izan­go dute beraiek, baina gehie­nez ere, 20 kilometro orduko abiaduran. Hori jakinaraz­teko, seinaleak jarriko dituzte.
Izan ere, tunela itxita egon arren, Balantxa bidea erabil­tzen jarraitu ahal izango dute, oinezkoek zein bizikletan doa­zenek; eta beraz, kontu haun­diz ibiltzeko eskatu die Uda­lak, ibilgailuei zein oinezkoei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!