Euskal dantzen ‘mapa’, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 22a, 02:00

Festa giro polita jarri zuten atzokoan, Hernaniko kaleetan barrena, dantzari txikiek. Ttar­lako gaztetxoak izan ziren, Dantzari Festaren larunbatari bere dantza saioak eskaintzen aurrenekoak, goizean; eta Gi­puzkoa eta Lapurdiko makina bat herritatik gerturatu ziren arratsaldean, herriko kaleetan dantzari aritzeko.
Eta polita izan bazen atzo­koa, ez da gutxiago izango gaur­koa, Dantzari Festaren egun nagusia: euskal dantzen mapa osatuko dute Hernanin. Izan ere, Euskal Herriko zazpi probintzietako dantza taldeak etorriko dira: Gipuzkoatik, Her­naniko Ostargi, Musika Eskola eta Ttarla, Azpeitiko Ikasberri, Errenteriako Ereintza, Donos­ti­ako Eskola, Goizaldi eta Tre­beska, Irungo Ibarla-Meaka eta Kemen, eta Oiartzungo Olarri; Arabatik, Gasteizko Adurtza; Bizkaiatik, Bermeoko Alkarta­suna eta Barakaldoko Lagun­ta­suna; Nafarroatik, Iribaseko Basakaitz, Elizondoko Baztan­da­rrak eta Iruñako Ortzadar; Nafarroa Behereatik, Doni­ba­ne Garaziko Garaztarrak; Lapur­di­tik, Donibane Lohizuneko Be­gi­raleak eta Miarritzeko Olda­rra; eta Zuberoatik, Barkoxeko dantza taldea.

Kalejiran aurrena, eta Plazako ekitaldia gero
Herriko kale eta auzoetan sa­ka­banatuta ibiliko dira aurrena, kalejiran eta dantza saioak eskainiz, 10:45etan hasita. Eta ondoren, Plazan elkartuko dira denak, 13:15etan, ekitaldi na­gu­sia eskaintzeko: agintari dan­tza, gurra, muxi­ko­ak, fan­dan­goa eta arin-ari­na, eta larrain dantza. Festa borobiltzeko, Atse­­gin­de­gin baz­kalduko dute dan­tza­ri eta mu­sikariek; eta ondo­ren, ome­nal­dia eta erro­meria izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!