Ezer gutxi zegoen jokoan atzo, Faduran, Getxoren zelaian; baina hala ere, bukaera mingarria izan zuen ligak, Hernanirentzat: 59-12 nagusitu zitzaion etxeko taldea, eta ia aukerarik ere ez zuten izan trikoloreek, partidua lehiatzeko.
Imaz eta Otxotorenaren bi entsaioekin, 19-12 gerturatu zen Hernani, baina hortik aurrera, jaun eta jabe izan zen Getxo.