Datorren ostegunean, apirilaren 26an, Hernanin izango da Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan Biterin, alderdiaren eskaintza politikoa azaltzeko.
EH Bilduren Gure geroa gobernatzeko hitzaldi zikloaren barruan kokatzen da Otegirena: «une politiko berezia eta bizia bizitzen ari da Euskal Herria, eta ireki diren katebegiei erantzuna emango die Otegik, bere hitzaldian», aurreratu du alderdiak.