Nabarmen nagusitu da Roxario Pikabea, apustuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 22a, 02:00

Plaza polita bezain jendetsua izan zen atzokoa, Jauregin, Roxario Pikabea eta Jon Ariz­mendiren arteko apustuan. Eta 375 ikusleren aurrean, ere­ñotzuarra nagusitu zen, na­bar­men nagusitu ere: sei minututik gorako aldearekin bukatu zituen bere lanak.

Aizkoran izan zen estuagoa lehia. Aurretik ekin zion andoaindarrak, aurreneko bi enborrekin; baina hirugarrenerako, buelta eman zion Pikabeak, eta aldea hartuta, indarrak neurtuz bukatu zituen sei enborrak. Minutu bateko aldearekin hasi zen korrika saioan, ikusleen ani­mo eta gomendio artean.

Eta horretan, ez zen lehia haundirik izan. Hasieratik iku­si zi­tzaion errazago ereñotzuarrari, eta aldea haunditu bes­terik ez zuen egin, zazpi kilometroetan zehar.

Azkenean, 57:51 denboran bukatu zituen la­nak Pika­beak­, eta 1:03:58 mar­ka­rekin Arizmendik. Txapela jantzi zio­ten, baina 800 euroak ere poltsikoratu zituen! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!