Ereñotzuko Mendi lasterketan izena eman daiteke dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 21a, 02:00

Zortzigarren edizioa du aurtengoa, Ereñotzuko Men­di Lasterketak. Ekai­naren 3an izango da, goizeko 10:30etan hasita, eta aurreko urteetako ibilbidea mantenduko dute: ia 12 kilometro, 832 me­troko desnibelarekin, Urda­bu­ruko tontorrera igota.

Lasterketan parte har­tzeko, dagoeneko zabalik dago izenematea, interneten: www.kirolprobak.com. 10 euro dira. Egunean bertan ere eman daiteke izena.
Aurten ere San Antonio  festen preludio bihurtuko da Ereñotzuko Mendi Lasterketa. 

Dozenaka herritar ­eta txikienak ere bai
Doze­na­ka herritar bilduko dira zapatillak jantzita median gora eta behera korrika lasterketan?. 10:00etan hasiko da herria girotzen korrikalari txikienekin, 5 eta 11 urte bi­tar­teko gaztetxoekin, hain zuzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!