«Sagardotegi garaian okupazio basatia eta eraso sexistak izaten dira», azaldu du Sagar Moreak taldeak, eta horren aurrean, afari feminista antolatu dute gaurko, «gure espazioak berreskuratzeko eta ahalduntzeko asmoarekin. Gure artean saretu, aliantzak sortu eta gozatzeko helburuarekin». Kontrakantxa gaztetxean izango da, 21:30etan, baina aurretik, 20:00etan Plaza Berritik abiatuta, kale-buelta egiteko gonbidapena luzatu dute.