Olinpiadetako hirugarren proba eguna izango da gaurkoa, eta Harry Potterren abilezia beharko da, erronka gainditzeko: Eusquidditx proba proposatu dute.
Goizeko 10:30etan Ave Marian jarri dute zita, eta partidu asko jokatuko direnez, bertan bazkaldu eta arratsaldean segitzeko proposamena egin dute antolatzaileek. Geratzen ez direnentzat, 15:30etan jarri dute zita, berriro elkartzeko, eta 16:00etatik aurrera, finalerdiak eta finala jokatuko dira.
Eguerdian, desfilea
Hain zuzen, mozorrotuta, erratz eta guzti joateko gomendioa egin dute, eta eguerdiko tartea aprobetxatuko dute desfilea egiteko.
Gainontzeko xehetasunak, bideoan azaldu dituzte.