Estrategia abilenak martxan jartzeko, badator Catan txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 21a, 02:00

Badira 20 urte baino gehiago, Catan mahai-jolasa sortu zela, eta «historiako mahai-jolasik sarituena» dela azaldu dute Gaueko komiki dendan. Hori horrela, txapelketa antolatu du, beste behin, Gauekok, eta izenematea ireki du.

Izena, maiatzaren 4ra arte
Txapelketa maiatzaren 12an jokatuko da, Gaueko komiki-dendan bertan, eta izene­ma­tea irekita egongo da, maia­tzaren 4ra arte. Horretarako, email bat idatzi daiteke, gauekomik@gmail.com hel­bi­dera edo telefonoz deitu, 943 57 78 90 telefonora.
Jolas honen mekanika «sinplea eta erraza» dela diote Gauekon, baina «estrategia anitzak» behar direla, irabazi ahal izateko.
Saridunik izango da, noski, txapelketan, eta horrek, Oceanos mahai-jolasaren ale bat jasoko du doan.
Baina horrez gain, lehengo urtean bezala, txapelduna zu­ze­nean sailkatuko da Espai­ni­a­ko Catan txapelketarako; Maia­len Sagües izan zen bertan, iaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!