Salmenta bide laburrak, maiatzaren 3an

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 21a, 02:00

 Bertatik bertara formazio saioak jardunaldi berria edukiko du maiatzaren 3an Leitzako udaletxean. Elikadura katean parte hartzen dutenei zuzendua dago (ekoizle, ostalari eta saltzaileei). Salmenta bide laburrak izango da gaia eta nola aukeratu bakoitzari hobekien dagozkion bideak eta nola egituratu prezioa erakutsiko da. 16:30etatik 19:30etara iraungo du saioak eta izena emateko bertakoproduktuakleitza@gmail.com helbidera idatzi behar da eta izen abizenak eman. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!