Datorren maiatzaren 19an izanen da aurten Goizueta zeharkatzen duen Goizutrail Mendi lasterketa. Urtero bezala, bi ibilbide izanen dira: luzea, 25 kilometrokoa; eta motza, 10 kilometroko ibilbidea osatzen duena. Horietako batean izena eman nahi duenak, dagoeneko eman dezake izena, www.herrikrosa.eus web orrian. Maiatzaren 18an, 20:00ak arte egin ahal izango da bertatik izenematea. Egunean bertan ere izan ohi da apuntatzeko aukera.