Heineken Ligak azken jardunaldia biziko du asteburu honetan eta Hernanik gaur amaituko du fase erregularra, 16:00etan, Getxon, Fadurako zelaian. Azken sailkatua eta azkenaurrena lehiatuko dira ohorea egongo delarik jokoan. Sailkapenari begira partiduak ez du inongo aldaketarik suposatuko.
Hernani ere arriskuan dago, baina oraindik beste bi partidu jokatu beharko ditu Ohorezko Maila Bko bigarren sailkatuaren kontra. Baina hori maiatzaren azken bi asteburuetan izango da.
Bestetik errugbi inklusiboko taldea Gasteizera doa bihar Gaztediren aurka partidua jokatzera.
Singapurren hurrengo txapelketa prestatzen, Genua
Orain bi aste Hong Kong-en zazpigarren postu bikaina lortu zuen Igor Genuak, Espainiarekin, eta apirilaren 28 eta 29an Singapurreko World Seriea jokatuko du. Dagoeneko bertan dira txapelketa prestatzen eta azken bi zitak ekainean izango dira Europan.