Erakusketa gaurtik, eta hitzaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 24a, 02:00

Gaur hasi eta ostiralera bitarte Errotzen hAstea egingo du Hernani Errotzen elkarteak. Egun horietan zehar hainbat ekintza izango dira; horien artean, aste osoan luzatuko dena erakusketa izango da: Euskal Herriko frontoiak. Hernani 1873-76
Gaur inauguratuko dute, eta Biterin ikusi ahal izango da goizez, 10:00etatik 12:00e­tara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. 

Hitzaldia, gai horren inguruan
Erakusketa bakarrik ez, gai horren inguruan hitzaldia ere eskainiko dute. Iñaki Uriarte ar­kitektoak, Frontones de Eus­kal Herria: el ágora vasconavarro izango du hizpide etzi, arra­tsaldeko 19:30etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!