Primerako ibilbidea eginda, GRAVNI txapelketako finalerako zuzeneko pasea lortu du Oier Gurutzealdek. Azken partidua, Arabaren kontra, 30 eta 40 irabazi du. Partidu gogorra, oso fisikoa izan zen, baina garaipenarekin bueltatu zen astigartarra. Aurreko hiru partiduetatik bi irabazi ditu; Bizkaiari 40 eta 28, eta Iparralderi, 40 eta 23. Nafarroaren kontrakoa izan da galdutako bakarra; 40 eta 33. Ibilbide horrekin, finala maiatzeko aurreneko asteburuan jokatuko du.