Gipuzkoako Klasika, asteburuko erronken artean

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 21a, 02:00

Aurreko asteburuaren tankeran, hainbat proba jokatuko dituzte honetan ere, txirrindulari astigartarrek. Afizionatu mailakoak Duranan ariko dira bihar, 10:00etan, Lehendakari torneorako proba puntuagarrian. Kadeteek, berriz, egutegiko zita garrantzitsuenetako batekin beteko dute ordu berean: Gipuz­ko­a­ko Klasika jokatuko dute, Azpei­tian.

Gaztetxoagoak, berriz, gaur ariko dira; gaztetxoenak Aizar­nazabalgo proban, eta kadeteak, Segurako Sarian.

Donosti Berri taldekako aurrenekoa, Semperenarekin
Pasa den asteburuko probetako bat izan zen juniorrek Deban jokatu zuten XLV. Amaika Bat Saria. Telmo Semperenak pa­per polita bete zuen Iñigo Za­pi­rain taldekidearekin, azken igoe­ran ihes egin eta minutu eta erdiko bentaja aterata. Port­uko azken fasean, ordea, txi­rrindulari gehiagoren artean jokatu behar izan zuten sprinta, eta Semperenak zazpigarren egin zuen. 

Hala ere, astigartarraren tal­deak, Donosti Berrik, taldekako aurreneko postua lortu zuen.

Amets Goikoetxeak ere podiuma, gaztetxoen artean
Larunbat horretan, bestalde, Donostian izan ziren arra­tsaldez, 49 alebin eta 39 infantil, eta Amets Goikoetxea astigartarrak bigarren egin zuen; Donosti Berriko Maria Navarro hirugarren izen zen, eta txapelduna, Intza Navarro hernaniarra. 

Mutiletan, Eneko Ol­vei­ra izan zen astigartar onena (sei­garren), eta segidan, Aimar Capdequi (12), Beñat Auzmendi (13) eta Markel Galarraga (16). Unax Aranburu, Ekhi Rabanedo eta Unai Hernandez infantilak ere izan ziren, astigartarren ar­tean. Tasio Semperena, be­rriz, kurba batean erori ondoren, galdutako postua berreskuratzeko lanean gogor aritu zen, baina helmugarako buelta bakarraren faltan, kanporatu egin zuten.

Kadeteei dagokienez, bi proba egin zituzten. Larun­ba­te­an Burlatan izan ziren, Gaztetxoak Torneoan, eta igandean, Zumaian. Enekoitz Az­parren eta Jaime Romero astigartarrek hartu zuten parte bertan, eta 18 eta 45garen postuetan iritsi ziren helmugara, hurrenez hurren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!