Urteroko bixita, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 21a, 02:00

Urtero egin ohi dute elkartrukea Iruñeako Alde Zaharreko Erraldoi eta Kilikiek eta Astigarragako Txirriskla taldeko txistulariek, eta hain justu, hurrengo larunbatean, gaur zortzi, bisitatuko dute herria nafarrek. Lau erraldoi, lau kiliki eta dultzainero talde bat arituko dira kalejiran, herriko txistulariekin batera, eguerdiko 12:30etan Foru plazatik abiatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!