Aste Santuaren ondoren, aurreko asteburuan ekin zion Astigarragako Gaztelekuak normaltasunari, Go!azen telesaileko hiru protagonistekin. Eta asteburu honetan ere, izango da zerekin gozatua. Gaur, piraguismoa praktikatzera joango dira, eta bihar, aldiz, sukaldaritza tailerra egingo dute gazte lokalean, izotz-edaria egiten ikasteko.