Txistu eta saxoek bat gaur, arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 27a, 02:00

Urtean hiru-lau kontzertu eskaini ohi ditu Leokadisti Txistu Taldeak, eta gaur izango da horietatik bigarrena. Be­­­­rezia izango da oso, Herna­sax taldeko kideak izango bai­tituzte lagun. Eguerdiko 12:30etan hasita izango da, uda­letxeko arkupeetan. 

Txistulariek, hasiera
Leokadisti taldeko txistulari­ek emango diote hasiera kon­tzertuari, Korpus egunaren inguruko dantza eta doinu herrikoiekin, eta Iñaki Egure­nen zuzendaritzapean. Eta ondoren izan­go da Herna­saxen txanda, Idoia Mujikak zuzendua.

Bukatzeko, batera joko di­tuzte beste hainbat pieza, tartean, Lully operako Le bourgeois gentilhomme.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!