Aitor Urkiak orain egun gutxi lortu zuen Euskadiko errekorra hobetu zuen, igandean Durangon, Euskadiko 20 urtez azpiko Txapelketan. 6 kiloko mailua 67.32 metrora bota zuen. Ainhoa Toledok urrea lortu zuen mailu jaurtiketan eta diskoan berriz zilarra lortu zuen. Mikel Campos alebin urnietarrak hiru urrezko domina irabazi zituen Irunen jokatu zen Gipuzkoako txapelketan. 500 metrotan, 60 metro hesietako frogan eta luzeera jauzian lortu zituen. Infantil mailan, Nora Lopez-ek brontzezko domina lortu zuen 1'48 metroko listoia gainditu ondoren, eta Amaiur Velez-ek beste behin brontzezko domina eskuratu zuen 500 metrotako lasterketan.