Estefania S. Wolf abeslariak eta Iñaki Miguel piano eta gitarra-joleak, hau da, Paddam Bikoteak emanaldia eskaini zuen aurreko larunbatean. Astigartar mordoa hurbildu zen kultur etxera, eta bertaratu zirenak liluratuta joan ziren, Frantziako ‘chanson’ inguruko erritmo eta doinuekin. Errepaso galanta eman zioten garai eta estilo horretako errepertorioari: La vie en rose, La boheme edo Ne me quitte pas... entzun ahal izan ziren Wolfen ahotan.