Eszenatokiarekin zita, txikienek

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 21a, 02:00

Asteburua borobiltzeko plan ezin hobea izango dute Astigarragako familiek herrian bertan. Glu glu produkzioaken eskutik, Erbia eta dortoka haur antzerkia izango da ikusgai, kultur etxean. 
Arratsaldeko 17:00etan ha­si­ko da emanaldia, eta aurretik erosi ahal izango dira sa­rrerak. Gainera, dagoeneko sal­gai daude interneten: www.as­tigarraga.eus. Prezioa: helduek, 5 euro; eta haurrek, 2,5 euro.

Ipuin klasikoa, oinarrian
Erbia eta dortokaren kontakizun klasikoan oinarritzen da antzerkia, jarraikortasuna eta ahaleginaren garrantzia goraipatzen dituena. Baina, gainera, berezitasun bat dauka antzerkiak: abesti herrikoien lagun­tzaz, erbiaren eta dortokaren arteko lasterketa, antzezlan komiko bihurtuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!