Azkenean iritsi da eguna: aho-belarriak goxatuko dituen emanaldiarena. Gaur arra-tsaldeko 19:00etan egingo da Basque Culinary Centerren, Bertso Gutiziak saioa, Kronikak eta Insalusek antolatua.
Sarrera gutxi batzuk geratzen dira oraindik, eta, beraz, Kronikako bulegoan erosi ahal izango dira gaur, egun osoan zehar, saioa hasten den arte.
Belarrietarako gutiziak aurrena, ahorakoak gero
Saioari hasiera bertsolariek emango diote. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, punta-puntan aritu diren bertsolariak ariko dira lanean, Amaia Agirrek jarritako gaien gainean; Maialen Lujanbio txapelduna, Aitor Mendiluze, Unai Agirre eta Aitor Sarriegi izango dira bertsolariak.
Ordubete edo ordu eta erdiko saioa egin ondoren, aho zapaiak goxatzeko tartea hasiko da. Basque Culinary Centerreko ikasleek prestatutako hainbat jaki goxo eta berezi dastatzeko aukera izango da, eta nahi adina edari ere izango da.
Azken sarrerak, Kronikan
Emanaldiarekin gozatzeko gogoa daukanak, oraindik badauka aukera sarrerak erosteko. Kronikako bulegoan erosi daitezke (Larramendi 11, behea); 20 eurotan, bazkideek, eta 22 eurotan, gainontzekoek.