Emaitza bikainak lortu dituzte atleta hernaniarrek. Iurretan egindako X. Espainiako Txapelketan, errepideko 10km-ko lasterketan, Txelu Del Solek hartu zuen parte. Bestalde, Elgoibarren 15 hernaniar izan ziren, Gipuzkoako alebin eta infantilen txapelketan, eta kolkoa bete domin etorri ziren. Alebinetan urrea lortu zuen Mikel Camposek 60 metro lisotan, eta brontzea, hirukoizean; eta infantiletan, brontzeak lortu zituen Amaiur Velezek 1000 metro lisotan eta 220 metro hesi proban; eta beste brontze bat David Arbinak, 220 metro hesi proban.