Udaleku ibiltariak, goizetakoak edota kirola ardatz dutenak, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 20a, 02:00

Hainbat aukera izango dituzte gazte eta umeek,  udaran ondo pasatzeko, mota guztietako udalekuetan izenemateak irekita baitaude: udalak antolatutako goizetakoetan, gimnasia erritmika klubak antolatutako kirol udalekuetan eta Dobe­raren udaleku ibiltarietan.

Azken eguna gaur, goizeko udalekuetara
Udalak antolatzen dituen goizeko udalekuetan izena emateko azken eguna gaurkoa da: 3-10 urte bitartekoentzat uztailaren 2tik 25era egingo dira, eta LH5 eta LH6 mailetakoentzat, uztailaren 2tik 20ra. Udaleko HHZ bulegoan eman behar da izena, eta matrikula 97 euro ingurukoa da.

Kirol udalekuak eta udaleku ibiltariak, aukeran
Bestalde, gimnasia erritmika klubak kirol udalekuak prestatu ditu, 2006-2011 urteen artean jaiotakoentzat, uztailaren 2tik 13ra edo uztailaren 16tik 27ra, 09:00-13:00. Ize­ne­matea apirilaren 30ean bukatuko da: 688 688 444/hernanigimnastika@gmail.com.
Dobera Euskara Elkartea­ren udaleku ibiltarietan, be­rriz, maiatzaren 23ra arte eman daiteke izena, bulegoan (Larramendi 11), 943 33 27 99 edo dobera@dobera.eus. Bi txanda izango dira: 2003-2005 artean jaiotakoentzat uztailaren 1etik 13ra, eta 2006-2008an jaiotakoentzat, uztailaren 29tik abuztuaren 4ra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!