Egitarauarekin aurrera egiten ari da Hernaniko Langileen Babeserako Sarea, eta gaur, hitzaldia antolatu du; arratsaldeko 17:30etan hasita gaztetxean, Emakume langilea eta Maiatzaren Lehena izango dituzte hizpide. Irekia izango da, ekitaldi guztiak bezala.
Maiatzaren 1ari begira antolatutako ekintzekin bukatzeko, apirilaren 27an Pan y Rosas pelikula botako dute, gaztetxean baita ere.
Azkenik Maiatzaren 1ean kalera ateratzeko dei egin dute, eta hausnarketa egingo dute gero, maiatzaren 4an.
UDABERRI GORRIA
- Gaur, 17:30etan: Emakume langilea eta Maiatzaren Lehena.
- Apirilak 27, 22:00etan, pelikula: Pan y Rosas.
- Maiatzak 1, Langileak kalera!
- Maiatzak 4, 18:00etan: Langile sareaz hausnartzen.