Ereñotzun izango da, larunbat honetan, Hernaniko Gazte Olinpiadetako azkeneko proba eguna. Baina aldaketa bat izan da, Iruñan Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa deitu dutela eta. Horrela, egun osoko proba izan beharrean, goizean egingo dute proba, eta bazkaria ere mantenduko dute; baina 15:00etan, Iruñara joateko autobusa jarriko dute Ereñotzutik, eta 21:00etan bueltatuko da, azkeneko proba egiteko. Autobusean izenematea zabalik dago, 10 euroan.