Erremonte jaialdiek etenik gabe segitzen dute Galarretako frontoian, ostegun eta larunbatetan. Gaurkoan, ohi bezala, arratsaldeko 16:00etan hasita lau partidu jokatuko dira. Horien artean, estelarrean jokatuko du Barrenetxea IV hernaniarrak. Ezkurra IIrekin batera, bikote indartsua osatuko du, eta Uterga eta Ion izango dituzte aurkari. Zubiri goizuetarra, berriz, Beñatekin ariko da, Goikoetxea V eta Martirenaren kontra. Gainontzeko partiduak: Matxin III-Etxeberria III/Ansa II-Endika; eta Juanenea-Larrañaga/Segurola-Agirrezabala.