Hernaniarren aretoa, hernaniarrei irekia

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 21a, 02:00

Victor Goikoetxea artistaren muralak zainduko du aurrerantzean, Hernaniko pleno areto berritua; orain, «freskoa, irekia, argitsua».
Atzo inauguratu zen, dozenaka herritarren aurrean, Ainhoa Larrañagak eta Joxan Goikoetxeak emandako ikuskizunarekin. Artista hernaniarrak izan zituzten gogoan. Iraganetik orainera bidaia egiten du muralak ere, eta gonbidapena luzatu, «etorkizuna hernaniar guztiena izan dadin». Datozen egunetan detaile gehiago, Kronikan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!