Goikoetxearen murala ikusgai, pleno aretoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 20a, 02:00

Udaletxeko pleno aretoa be­rritzea aurreikusi zen 2017ko udal aurrekontuetan, eta da­goeneko, bukatu dira lanak.
Hori horrela, berritu den pleno aretoa ikusteko inau­gurazio ekitaldi xumea egingo da gaur, 19:00etan, eta he­rritar guztiei irekia izango da.

Goikoetxea eta Goikoetxea, margoa eta musika
Bestelako berrikuntzak ere egin dira; zinegotzientzako eserlekuak aldatu dira, esa­terako. Baina aldaketa nabar­menena, paretetan egin da.
Victor Goikoetxea margo­la­ri­ak egin duen murala na­bar­mentzen da, eta gaurko inau­gurazio ekitaldian, egindako lanaren inguruko azalpenak emango ditu artistak. Ho­rretan laguntzen ariko zaio, baita ere, Joxan Goikoetxea musikaria, ekitaldia doinu goxoekin jantziz.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!