Urretabizkaia eta Astigarraga podiumean, Araiako lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 19a, 02:00

Joan den larunbatean jokatu zen, Araiako Ipar Martxa Le­hiaketa; Arabako Ipar Martxa Kopako aurreneko proba, 15 kilometroko ibilbidean.

Eta bertan izan ziren lau hernaniar; baita pozik itzuli ere, lortutako emaitzekin! Izan ere, denak igo ziren podiumera, kategoria ezberdinetan.

Agustin Urretabizkaia biga­rren gizonezkoa izan zen helmugan, eta aurrenekoa bere kategorian; Arantxa Astiga­rra­ga hirugarren emakumezkoa izan zen, eta bere kategorian irabazi zuen, berak ere. Alberto Arenales laugarren sailkatu zen, bere kategoriako bigarren; eta Visi Madina zazpigarren izan zen, bere kategoriako aurrenekoa.

Larunbat honetan, berriz, Burgelun izango dira herriko zazpi ipar martxalari, Espai­ni­­ako Kopako aurreneko proban, estatuko onenekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!