Ugaitz Errazkin presoa estraditatu dute

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 19a, 02:00

Estraditatu egin dute Ugaitz Errazkin preso hernaniarra, Frantziatik Espainiara. Atzo eguerdian jakinarazi zuten bere gertukoek, eta arratsal­de­an iritsi zen Madrilera. Gaur goizean eramango dute Au­-dien­tzia Nazionalera. 

Errazkin estraditatu dute presoekin lotutako hainbat ekimen izango dire­ne­an, Her­nanin eta Euskal He­rrian. Gaur bertan, Etxe­rat elkarteak jarri du zita, arra­tsal­deko 19:00etan, Biterin: Kinkea egitasmoa aurkeztuko dute, presoen abo­katu eta mediku gastuak ber­matzeko laguntza kanpaina.

Aurkezpenean izango dira, Urtzi Errazkin elkarteko boze­ramailea, Aiert Larrarte abo­ka­tua, eta Fernando Arburua psikologoa, Jeiki Hadi medi­ku­en taldekoa. Herritar guztiei irekia da aurkezpena, eta ber­tan argituko dute, edozein gal­dera edo zalantza.

Hainbat zita, datozen bi asteburuetan
Igandean, berriz, Gari eta Bal­doren aldeko kantu bazka­ria antolatu du herritar talde ba­tek, 14:30etan Xalaparta el­kartean. Txar­te­lak salgai dau­de orain­dik, Onddi eta Txili tabernetan, 22 euro­an. Aurre­tik, 12:30etan abiatuko dira kale­ji­ran, Dan­tzari Fes­tarekin elkartzeko.

Aurreko egunean izango da, aldiz, Bilboko manifesta­zioa, Bada garaia, presoak kalera lelopean. La Casillatik abia­tu­ko dira, 17:30etan; eta bertara joateko, autobusa antolatu du Ezker Abertzaleak, 15:30etan Atsegindegitik. Garinen dago apuntatzeko zerrenda.

Eta Garinen bertan apun­ta­­tu daiteke (10 euroan), baita ere, apirilaren 28an Castellon I espetxera egingo duten gazte martxako autobuserako: «bada garaia, gazteok preso eta ihes­larien aldeko borrokan lehen lerroan kokatzeko», diote. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!