Hitzaldia, asteburuko festaren preludio

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 19a, 02:00

Astelehenean zabaldu zuten erakusketari, gaur emango dio segida Ramon Garciak, Dan­tza­ri Festaren barruan: Base­rri­tarraren eta kalekumeen janz­kerak hitzaldia eskainiko du, 19:00etan Biterin.

Eta horrekin, bidea egingo diote, asteburuko festari: Eus­kal Herri osoko dantzariek har­tuko dute Hernani. Larun­ba­tean, dantzari txikiak izango dira protagonista: Ttarlakoak eguerdian, eta Gipuzkoako eta Lapurdiko herrietatik etorri­ta­koak arratsaldean, erdigu­ne­ko kaleetan ibiliko dira dantzan.

Igandean, berriz, zazpi pro­bintzietatik etorriko dira, 21 dan­tza talde guztira. Herriko auzo eta kaleetan ibiliko dira sakabanatuta, aurrena; eta Pla­zan elkartuko dira gero, egu­er­diko 13:15etan, eki­tal­di nagu­sia eskaintzeko.

 

GAUR, osteguna
19:00, Hitzaldia: Baserritarraren eta kalekumeen janzkerak. Ramon Garcia (Iraultza dantza taldea). Biterin.

GAUR eta BIHAR
17:00-20:00, Euskal jantzien erakusketa, Biterin. Iraultza dantza taldea.

ETZI, larunbata
12:00, Ttarlako dantzari txikienen irteera eta dantza emanaldia. Erdiguneko kaleetan (euria egingo balu, Atsegindegin).
17:00, Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia, erdiguneko kaleetan (euria egingo balu, Atsegindegin).

APIRILAK 22, igandea
10:45, Kalejira eta dantza ekitaldia, herriko auzo eta kaleetan zehar (euria egingo balu, Biteriko areto nagusian).
13:15, Dantza talde guztien emanaldia Plazan. 21 talde, 7 probintzietakoak.
14:30, Bazkaria, dantzari eta soinujoleentzat, Atsegindegin. Ondoren, omenaldia eta erromeria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!