Afari feministarako txartelak, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 18a, 02:00

Sagardotegi garaiko «okupazio basatia eta eraso sexistak» salatzeko, afari feminista antolatu du Sagar Moreak taldeak, larunbatean; 21:30etan, gaztetxean. Eta txartelak, salgai daude Kiden eta Garinen; gaur da azkeneko eguna. Afariaren aurretik, kale buelta egingo dute, 20:00etan Plaza Berritik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!