Gaur jarriko dira martxan Portu eta Elizatxo arteko trafikoa eta mugikortasun arazoak konpontzeko, Udalak eta auzotarrek hartutako neurriak; errepidea moztuko da, 08:45-09:05, eta 16:15-16:35, Portuko Shangai paretik Leokako labaderoraino. Bizilagunek pasatzeko aukera izango dute, baina horretarako txartela eskatu behar dute Udaleko HHZn.