Hezkuntzaren festa antolatzeko, bilera gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 18a, 02:00

Duela lau urte egin zuten festa Hernanin, hezkuntzaren inguruan; eta aurten ere anto­latuko du Hernaniko Hezkun­tza Plataformak: maiatzaren 19an izango da, hiru gune­re­kin; Tilosetan, Plazan eta Atse­gin­de­gin, bakoitza bere izaerarekin.

Eta festa antolatzen haste­ko, gaur jarri du aurreneko zita, Hezkuntza Plataformak: bilera egingo dute, arratsalde­ko 17:00etan hasita, Biterin. Bile­ra irekia izango da, «eskola des­ber­­dinetakoez gain, antolake­tan parte hartu nahi duen edo­norentzat. Denon laguntza behar dugu, ideiak proposatu eta horiek aurrera eraman ahal izateko», animatu dute.

Jakinarazi dute, gainera, marrazki erakusketa ere izan­go dela festan, haur gehienen parte hartzea bilatzeko. Esko­le­­tan egingo dituzte, eta zehaz­tu dute gaia: Nolako eskola nahi nuke? edo Zertan aldatu/ho­be­tuko nuke nire eskola? 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!