«Badira 350 bat toponimo, Sardinian eta hemen berdin-berdinak direnak»

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 18a, 02:00

Euskal Herria eta Sardinia (Cerdeña), mila kilometrotik go­­rako distantziara daude geo­grafikoki; baina akaso, ger­tu­a­go historiari eta hizkuntzari dagokionez. Hala uste du Juan Martin Elexpuruk, euskal filo­logian doktoreak; eta horri bu­ruz ariko da gaur, Biterin, arra­tsaldeko 19:00etatik aurrera: Euskararen aztarnak Sardini­an? hitzaldia eskainiko du, Do­bera Euskara Elkarteak eta Hernani Errotzenek antolatu­ta. Eñaut Agirrek egingo ditu mo­deratzaile lanak, eta sarre­ra­ren truke, borondatea eska­tuk­o dute.

«Aspaldidanik zeuden kon­tu­ratuta Italian eta Sardinian, hango toponimian eta roman­tzean bazeudela hitzak, eus­ke­rarekin antza zutenak. Eta hori aipatzen zuten beraien liburu eta artikuluetan, lehen­go historialariek, Bertoldik eta abarrek. Baina orain dela 10 bat urte, Eduardo Gasco Ferrer hizkuntzalariak plazaratu zu­en hipotesia da, migrazio bat izan zela Euskal Herritik Sardinia­ra, mesolito eta neolito garaie­tan, orain dela 6.000 edo 8.000 urte. Berak dio, hizkuntza ere eraman zutela, eta popula­zio­a­ren oinarria izan zela Sardi­nian; eta iraun zuela, erro­ma­ta­rrek okupatu eta bertako hiz­kuntza ezabatu zuten arte», azaldu du Elexpuruk.

5.000 toponimo inguru, euskerarekin antza dutenak
Elexpuruk dio, horren arras­to­ak geratu direla oraingo sar­dinieran, eta badirela hitzak, 30-40 inguru, antzekoak edo berdinak direnak euske­rare­kin: «Golosti da nabarmenena, gorostiari esateko erabiltzen dutena haiek». Baina dio, batez ere toponimian, toki izenetan, nabaritzen dela: «5.000 inguru dira, euskeraren soinua duten izenak; eta horietatik, 350 bat, euskeraren berdin berdinak. Adibidez, Arana, Aritzo, Baratz, Olzai, Goni... Guztiekin, datu base bat osatu dut, eta baita mapa bat ere, bertan kokatuz toponimo horiek».
Gaiari buruz, hain justu, iaz argitaratu zuen Euskararen aztarnak Sardinian? liburua, Elexpuruk: «hau guztia ezin da izan kasualitate hutsa», dio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!