15 egun, kreditu txertaketari emendakinak aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 18a, 02:00

Aste Santua zela-eta, ez zen Plenorik izan martxoan zehar, eta beraz, zertxobait aurreratu dute apirilekoa. Hain zuzen, atzo bildu ziren Astigarragako udal ordezkariak, eta hama­bost gai izan zituzten mahai gainean. 

Horien artean, 2017ko liki­dazioa aurkeztu zuten, eta ho­rren emaitzetik, 3.187.449,13 eu­ro 2018ko aurrekontuan txer­ta­tze­ari aurreneko onarpe­na eman zioten, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin. Abstenitu egin zen EH Bildu; kreditu txer­taketa horrekin batera aukeztu duten inbertsio eta gastu ba­tzuekin ados ez, eta akor­diorako bidea irekita duela adierazi zuten, emendakine­tarako 15 egun baitaude. 

Horrez gain, bost mozio ere eztabaidatu ziren; besteak bes­te, pentsioak, Kataluniako atxi­loketak edota merkatalguneen inguruan eztabaidatu zuten.

Galderetan, Santioetako txos­­nen gaiaren bueltan ere aritu ziren. 

Atzoko Plenoak eman zue­na­ren laburpen-kronika egingo du Kronikak, larunbateko edi­zioaren barruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!