Saririk gabe, baina lanak ondo eginda bueltatu ziren Mundarroko mutilak larunbatean Astigarragara. 1-0 galdu zuten Allerruren kontra, beraien etxean, Lezoko Plazeta zelaian.
Aurreneko zatian, aukera txikiak aurkariek
Hasiera-hasieratik Mundarroko mutilek bazekiten ez zela partidu erraza izango, eta hori kontuan izanda atera ziren zelaira, hortzak estutu eta dena ematera. Horregatik, seriotasuna mantendu zuten hasieratik, baita kokapen egokia ere.
Berdinketarekin amesten ari zirenean iritsi zen porrotaren gola, bukaerarako bi minutu falta zirenean.
Ondorioz, hasiera batean zailtasunak izan zituzten Allerrukoek zelaian zehar mugitzeko; astigartarrak gainera, prest agertu ziren baloiak kendu eta kontrako porterian presioa egiteko. Presio hori, erraz gainditu zuten lezotarrek aurreneko hamabost minutuetan; orduan sortu zitzaizkien, hain zuzen, aurreneko zatiko aukera garbienak.
Gol bakarra, azkeneko momentuan
Zailtasunak areagotu egin zitzaizkien Allerruko mutilei partiduaren bigarren zatian, hobeto kokatzea lortu baitzuten astigartarrek. Baloiaren jabetza lezotarren esku zegoen, baina kontrol eza zen ezaugarri nagusia, beraz, emaitza on bat lortu zezaketela uste zuten Mundarrokoek.
Baina ez zen hala izan, izan ere, bukaerarako bi minutu falta zirenean, porrotaren gola sartu zuten aurkariek, falta lateral baten ondorioz.